martes, 5 de abril de 2011

Joan den igandean Anoetan jokatutako partidan Realak berriro ere galdu egin zuen,(1-3) Hercules azken sailkatuaren aurka.Azken sei partiduetatik (18 puntu) puntu bakarra eskuratu du, eta jeitsiera postuak gero eta hurbilago daude. Galtzeaz gain oso itxura kaskarra eman zuen Realak, eta hori da kezkagarriena, azken partiduetan eman duen itxura. Horrez gain, beheko taldeak espabilatzen hasi dira, puntuak lortzen, eta jeitsieraren beldurra zabaldu da realzaleen artean. Aipatzeko gauza positibo bakarra, Diego Ifranen gola izan zen, Realarekin sartzen duen lehena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario